Andrés de Regil bilbotarra mendizale sutsua zen. Haitz-eskaladan trebea, goi mendiko eskolaren sustatzailea eta Euskadin mendi-eskiaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen. Alpeetan mendi-eskiko rally batean parte hartu zuen eta ideia hura Europako mendietara ekarrita, Europako mendietako rally-eski proba sortu zuen 1969an. Hurrengo urtean, 1970ean hil Andres, Gorbeia menditik eskiatzen jaisten ari zela. Rallya bertan behera geratu zen orduan. 1971n lagun eta senideek berreskuratu zuten proba, Andres handiaren omenez. Geroztik, urtetik urtera gero eta arrakasta handiagoa du Andres de Regil zeharkaldiak.
Hain zuzen ere asteburuan jokatu da proba, eta Europako mendiak
mendi-eskiatzaileen topagune izan dira. Regil Trabesia bi egunetan jokatu da.
Iñigo Larizek podiuma zeukan helburu, eta urtea hasi denetik jaitsi ere
ez da egin kaxa gorenetik. Oraingoan ere, goren-gorenera igota, Euskal
Herriko kopa irabazi eta Regil sariko txapela jantzi du elgoibartarrak.
Elgoibartarrak:
1. Iñigo Lariz-Mikel Navarro
5. Arkaitz Irurtea-Javi Dominguez
11. Aitor Azkue-Iker Leonardo
13. Maite Maiora-Akaitz Garai
Bikoteka:
4. Josu Zabala-Oihana Apellaniz
Haritz Arrieta eta Iñaki Laskurainek ere larunbateko saioa egin zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario