Apirilaren 16an Euskadiko duatloi luze txapelketa jokatu zen Arrigorriagan. Ibilbide gogorreko lasterketa izan zen lasterkarientzat: 12 kilometro korrika, 75 kilometro aldapatsu bizikletan eta beste 12 kilometro korrika. 149 mutilek eta 8 neskak amaitu zuten proba eta horietatik, Itsaso Leunda (4:05:45) eta Angel Vazquez (3:30:49) izan ziren garaileak. Elgoibartik Javi Fernandez eta Mikel Calvo izan ziren. Javi ez zen nahi bezain gustura geratu emaitzarekin eta Mikel ondo ibili zen arren, lasterketatik kanpo utzi zuten txartel horia aterata. Dena den, lasterketaren gogortasuna kontuan hartuta, zoriontzeko moduko lana egin zuten biek.
- 148. Javi Fernandez (5:00:31)
No hay comentarios:
Publicar un comentario