IRUÑEA – GARES 2010 (Abiadurako nazioarteko maratoia patinetan)
Halaxe deskribatu digu lehen sentsazioa Javi Fernandezek, patinetan lehen maratoia egin ostean.
Lasterketa Iruñatik Gares-era doa, guztira 42km egiten dira errepide txikietatik. Proba honen zailtasuna erdi-altua da, eta jaitsiera batzuetan hartzen den abiadura oso azkarra da (Javik berak 65km/orduko). Ondorioz, beharrezkoa da patinetan oso ondo moldatzea. Ibilbidea ez da guztiz laua, hainbat igoera gogor daude eta bukaeran mendate bat igo zuten.
Lasterketa oso ondo omen zegoen antolatuta eta ibilbide osoan autoz eta motoz kontrolatu zuten.
Gizonen sailkapena ez zen azkenen kilometrora arte erabaki. Irabazleak erasao bortitza jo zuen eta atzetik zihoan taldeak istripua izan zuen jaitsiera batean. Orduko 85km-an zihoazen. Honela geratu zen sailkapena.
1. Nolan Beddiaf (RPM POLI) 1:09:23 - FRANTZIA
2. Mikel Alzueta (AMAYA) 1:09:36 – NAFARROA
3. Julien Sourisseau (RPM POLI) 1:10:04
108. Javier Fernandez (URGAZI TRIATLOI TALDEA) 1:42:21
Emakumezkoetan ez zen istripurik gertatu, irabazleak hasieratik eraso zuen eta bakarrik iritsi zen helmugara:
1. Laetitia Le Bihan (RPM Poli) 1:15:31 – FRANTZIA
2. Andrea Haritchelhar (Manawatu Showgrounds) 1:18:34 – ARGENTINA
3. Sheila Posada (Pelayo) 1:22:32 - ASTURIAS
162 lagunek hartu zuten parte eta horietatik 158k bukatu zuten arauzko denboran (123 gizonezkok eta 35 emakumezkok).
No hay comentarios:
Publicar un comentario