11 oct 2010

Arriarango duatloia

urriaren 2an Arriarango (Beasain) duatloi krosa izan zen, eta bi elgoibartarrek hartu zuten parte. Iñigo Lariz eta Javi Fernandez oso ondo aritu ziren, ibilbide gogorraren eta bero itogarriaren aurka lehian. Euskadiko duatloi kros txapelketa jokatu zen, Arriarango urtegi inguruan.

Eguraldi ona izan zuten arren, sargori zegoen eta ondorioz zirkuitua lehor eta lokatzik gabe aurkitu zuten. Ibilbidea bera nahiko gogorra zen berez, mendiko pista, bide zidor eta baserri bideetan barrena.

Iñigok 13. postuan amaitu zuen, pozik, lehen duatloi krosa izan zelako berarentzat. Bizikleta 7. postuan hartu zuen, baina ia dena emanda iritsi zen eta bigarren itzulian lasaiago aritu behar izan zuen azken trantsiziora indartsu iristeko. Azken trantsiziora 9. postuan iritsi zen eta korrika hanketako minak izan zituen aldapetan. Ondorioz, nabarmen jaitsi behar izan zuen erritmoa eta 4 postu galdu zituen.

Javirentzat ez zen lehen duatloi krosa eta gogorra izan arren neurria ondo hartu zion. 28. postuan sailkatu zen. Zorionak bioi!

Nesken sailkapena


Mutilen sailkapena



No hay comentarios:

Publicar un comentario