Jon Agirrebeña elgoibartarra 5. izan zen orain bi aste, Urretxuko duatloi herrikoian. Proba super-sprinta zen, hau da, 3 km korrika, 12,5 km bizikletan eta beste 1,5 km korrika. Herrikoia izanagatik, maila oneko jendea elkartu zen eta onena eman zuten denek. Nesketan Mari Carmen Seijas mendaroarra 3. postuan sailkatu zen.
Mutilak (49 guztira):
- Iker Rueda (39:00)
- Aitor Larrea (39:47)
- Xabier Soraluze (39:57)
- Asier Insausti (41:10)
- Jon Agirrebeña (41:18)
Sailkapen osoa (mutilak)
Neskak (5 guztira):
- Uxue Fernandez (46:23)
- Oihana Quesada (49:05)
- Mari Carmen Seijas (51:34)
- Leire Goenaga (52:14)
- Izaro Lasa (53:14)
Sailkapen osoa (neskak)
Jonek berak esan zigunez, duatloi herrikoia izan arren, normalean lasterketa federatuetan aritzen den jendeak korritu zuen eta horregatik, oso proba gogorra izan zen. Lasterkariek dena eman zuten hasiera-hasieratik eta sailkapenean, aldeak oso txikiak izan ziren. Bestalde, Mari Carmenek bizikletari zion beldur handiagoa. Korrika oso postu ona egin zuen lehen zatian, eta azken partzialean ere gogotik saiatu zen, bizikletan galdutako postuak berreskuratzeko.
Zorionak bioi!
No hay comentarios:
Publicar un comentario