30 sept 2013

Sorginen lasterketa




Larunbatean, irailak 28, Sorginen lasterketa jokatu zen Atxondon (Bizkaia). 27,5 kilometro eta 1300 metro desnibel Anbotoko mendigune zoragarrian. Bi elgoibartar joan ginen. Ioritzek oso denbora ona egin zuen. Nik, berriz, lasterketa amaitzea neukan helburu eta oraindik sinetsi ezinik nago zenbat gozatu nuen: zalantzarik gabe, orain arte egin dudan lasterketa politena izan da.

Imanol Goñi eta Silvia Trigueros izan ziren azkarrenak. Triguerosek gainera, 5. egin berri du UTMBn (Mont Blanc-eko ultra-traila). Albiste txar bat ere izan zen, ordea, 50 urteko korrikalari bat hil baitzen, bihotzekoak jota. Mendi goietan bego.

Mutilak:
1. Imanol Goñi (2:10:32)
2. Oier Ariznabarreta (2:10:32)
3. Ekaitz Kortazar (2:12:33)
16. Ioritz Konde (2:23:48)

Neskak:
1. Silvia Trigueros (2:40:21)
2. Ainhoa Lendinez (2:50:33)
3. Zutoia Odriozola (3:08:55)


Sailkapen osoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario