15 jul 2013

Ehunmilak eta G2H

Ehunmilak: 166 km, 22.000 metro desnibel

Ostiralean 18:00etan hasi zen Beasainen Ehunmilak proba. Euskal Herriko mendi-lasterketa luze eta gogorrena: 166 km eta 22.000 metro desnibel metatu, Euskal Herriko mendi enblematikoenak zeharkatuta. Azkaratetik 23:00 inguruan igaro ziren lehen lasterkariak. Imanol Aleson azkoitiarra eta Javi Dominguez gasteiztarra buru-buruan izan ziren hasieratik. Aurten laugarrenez jokatu da Ehunmilak eta bi lasterkari handi hauek badakite zer den ultra-trail hau irabaztea. Aleson bera 2010ean izan zen txapeldun. Javik, berriz, 2011n irabazi zuen. Elkarri aurrea hartzen joan ziren etengabe baina azkenean azkoitiarra garaile. Javik min hartuta egin du proba, eta horrek ere eragina izan du emaitzean. Hala ere, helmugan, 10 minutuko tartea baino ez. Nesketan Nera Martinez hasieratik joan zen aurrean eta bera izan zen azkarrena. Hori gutxi ez eta sailkapen orokorrean ere 9. postua lortu zuen. Ikaragarria!

Mutilak:
1. Imanol Aleson (22:59:19)
2. Javi Dominguez (23:09:22)
3. Joxe Mari Albixuri (25:03:22)

Neskak:
1. Nerea Martinez (28:07:47)
2. Jaione Sasieta (29:15:15)
3. Maddi Arrazola (30:31:33)

Ekaitz-alerta zela eta, Txindokin eten egin behar izan zuten lasterketa antolatzaileek eta lagun asko geratu ziren helmugara iritsi ezinik. Tartean zen Elgoibarko ordezkari bakarra, Edu Uribe. Amaitzea helburu izan arren, 96 kilometro eginda, beti bezain irribarretsu zegoen Beasainen.






Azkarate gainean:

Goierriko 2 Handiak: 88 km, 12.000 metro desnibel

Gaueko 23:00etan zuten hasiera Beasainen Goierriko 2 Handiak probakoek, baina ekaitza dela eta ordubete geroago atera ziren. 88 kilometroko ibilbide gogorra eta 12.000 metro desnibel zituzten aurretik. Iñaki Catalan eta Silvia Trigueros izan ziren helmugan lehenak. Elgoibartik 5 lagunek amaitu zuten proba: Josu Azpiazuk (17. sailkatuta!), Iñaki Etxabek, Ivan Muruak, Ekaitz Baskaranek eta Aitor Azkuek. Ioritz Condek bertan behera utzi behar izan zuen proba 76. kilometroan tripetako arazoak medio. Hala ere, seguru hurrengo urtean ere parte hartzen ausartuko dela. Zorionak guztioi!

Mutilak:
1. Iñaki Catalan (11:05:07)
2. Juan Romano (11:08:48)
3. Gaizka Baranano (11:14:17)
17. Julen Azpiazu (13:13:38)
50. Iñaki Etxabe (15:06:58)
72. Ivan Murua (16:22:36)
98. Ekaitz Baskaran (17:24:36)
148. Aitor Azkue (18:49:45)

Neskak:
1. Silvia Trigueros (13:15:40)
2. Mar Ferreras (13:31:31)
3. Myriam Talens (14:38:48)




















No hay comentarios:

Publicar un comentario