23 sept 2012
Sorginen lasterketa
Atxondoko paraje ederrean Sorginen lasterketa bikoitza izan da gaur. 25,6 kilometroko proban, Maite Maiorak ez du izan areriorik izan. 2 ordu, 27 minutu eta 8 segundoan amaitu du proba eta jaun eta jabe izan da. Gizonezkoetan Oier Ariznabarretak irabazi du.
1. Maite Maiora (2:27:08)
2. Silvia Trigueros (2:36:23)
3. Yolanda Gurendez (2:44:08)
15 kilometroko beste lasterketa bat ere izan da eta proba horretan beste mendaroar bat izan da garaile: Iosu Juaristi. Are gehiago, bigarren eta hirugarren postuak ere herrikideentzat izan dira. Zorionak parte hartu duten gainerako elgoibartar eta mendaroarrei ere.
1. Iosu Juaristi: (1:33:20)
2. Iñaki Gil: (1:33:20)
3. Gorka Gallastegi: (1:35:47)
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario