2 jul 2012

Garaiko triatloia

Euskal Herriko triatloi zirkuituan Zarauzkoa da proba nagusi eta gogorrenetakoa baina azken urteetan gogortasunean itzal egiten ari zaio Garaiko triatloia. Igandean, uztailak 1, jokatu zen. 2 km igerian, 90 km bizikletan eta 21 km korrika, baina desnibel gogorrarekin. Horren erakusgarri, oso partaide gutxi izaten direla: nesketan bi baino ez, eta mutiletan 34. Tartean Elgoibarko Ibon Gabilondo eta Ibon Serrano, eta Mendaroko Iñigo Lazkano. Biak ere bikain aritu dira. Zorionak eta animo Gasteizko probarako!


  • 1. Josu Uriarte (4:37:20)
  • 2. Gorka Bizkarra (4:39:08)
  • 3. Iñigo Lazkano (4:41:43)
  • 4. Ibon Gabilondo (4:46:35)
  • 29. Ibon Serrano (5:37:39)
Protagonisten iritzia:

Ibon Gabilondo: igerian gustora ibili nintzan, olaturik apenas zebilen eta horregatik eta jende gutxi zegoenez gustora egin nuen igeri. Rekorrido ziklista nere ustez oso gogorra, repetxoz josita, ritmoz aldatzen denbora guztian, arriskutsua ere oso lurra bustita zegoelako eta ezagutzen ez nuelako bide erdia edo, eskapada on bat egin nuen Gernikara heldu aurretik ... Nire partetik kabra uste dut hobe nuela etxean laga ze akoplatuta ez nintzen apenas joan. Korrikako partea inoiz ikusi dudan gogorrena... oso gogorra, eskerrak indar pixkat gorde nuen bizikletako saioan, lehenengo bi bueltak ondo egin nituen baina 3.a ya gogorra egin zan, desnibela hanketan akumulatu zan azkenerako ... Laburbilduz, triatloi oso gogorra baina esentzia handikoa, drafting-a eta horrelako gauzarik ezta pentsatu ere. Triatloian munduan marketing-a eta parafernalia nagusitzen ari den garai hauetarako triatloi oso ederra, lagungirokoa, ondo antolatua, merkea eta triatleta batek eskatzen duen aliziente eta atentzio guztiarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario