19 jul 2011

Ondarroako igeriketa zeharkaldia

Igandean, uztailak 17, Ondarroako igeriketa zeharkaldia jokatu zen. Udan oso ohikoak dira honelako probak, batez ere, Getaria-Zarautz eta Donostiako hondartzetako zeharkaldi mitikoak prestatzeko.

Igandeko proban 1800 metro egin zituzten partaideek. Julen Hernandez elgoibartarrak eman digu blogerako informazioa eta pozik esan digu, 9 elgoibartar elkartu zirela. Itsasoa nahiko eroso egon zen igeri egiteko baina hasiera gogorra izan omen zen, jende asko elkartu zelako oso leku txikian.

Elgoibartarrak (174 mutil guztira):

  • 46. Julen Hernandez (27:38.62)
  • 61. Javi Fernandez (29:14.09)
  • 76. Humberto Fernandez (29:51.47)
  • 79. Ibon Serrano (30:15.47)
  • 102. Iban Gurrutxaga (31:47.66)
  • 128. Jose Angel Agirre (34:27.53)
  • 152. Mikel Arriola (37:21.09)
  • 161. Sergio Rodriguez (29:43.03)
  • 170. Jon Urbieta (42:11.91)

No hay comentarios:

Publicar un comentario