Zuzenien mendi-lasterketa
113 gizonek eta 9 emakumek amaitu zuten igandean, uztailak 3, II. Zuzenien mendi-lasterketa, Azkoititik Xoxoterakoa. Proba zinez gogorra, Iñigo Larizek berak aurrez esan zuenez, Kilometro Bertikalen zirkuituko gogorrena. 3,2 kilometroan 804 metroko desnibela gainditu behar izan zuten korrikalariek. Aitor Osa (26:58) txirrindulari ohia izan zen guztietan azkarrena eta Elgoibartik 5 lagun izan ziren proban:
- 11. Haritz Arrieta (32:36)
- 13. Iñigo Lariz (33:14)
- 86. Asier Arrieta (41:12)
- 95. Arkaitz Irureta (43:21)
- 102. Javi Fernandez (45:03)
Mendarotik Maite Maiora (38:58) izan zen lasterketan eta emakumezkoetan hirugarren postua eskuratu zuen Nerea Amilibiaren (35:26) eta Elena Calvilloren atzetik. Zorionak, Maite!Sailkapen osoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario