Larunbatean, martxoak 31, Durangoko duatloia izan zen. Distantzia motzeko duatloia izan zen: 10 km korrika, 40 km bizikletan eta beste 10 km korrika. Euskadiko txapelketarako proba puntuagarria zen eta oso maila oneko jendeak hartu zuen parte. Azkenaldian epaileak oso zorrotz dabiltza eta 6 lagun utzi zituzten probatik kanpo, bizikletan behar ez zen bidera pasatzeagatik. Elgoibartik lau lagunek hartu zuten parte.
Larunbatean, martxoak 24, Ermuko duatloi sprinta izan zen (5-20-2,5). Elgoibartik joan ginenok aipatu genuen gero eta maila altuagoa dagoela triatloi eta duatloietan. Korrika neska eta mutilak oso azkar ateratzen dira, eta berdin amaitzen dute askok proba. Muti askok 3 minutu eta gutxian egiten dute kilometroa eta neskak ere gero eta hobeto prestatzen dira. Bizikletari dagokionez, Ermuan sorpresa potente bat zegoen: Mallabirako bidean San Pedro igo behar zen, %20tik gorako arranpak dituen malda pikoa. Eskerrak Mallabi inguruan jende asko zegoen animoak ematen. Elgoibartik lau lagun joan ginen: Ibon Serranok urteko lehen duatloia izan du eta lasterketako urduritasunak gaindituta pozik amaitu zuen proba. Josean ikaragarri ondo ibili zen, korrika batez ere. Javik ere maila ona erakutsi zuen. Nire helburua laugarren egitea zen Ermuan. Gurutze Frades erdi profesionala da, beste maila batean aritzen da, eta Lurdes Oiartzabalekin ere ezingo nuen lehiatu korrika. Nerea Etxeberria ezagutzen nuenez hori zen nire erreferentzia. Beti bezala, korrika atzerago sartu nintzen, eta gero bizikletan saiatu nintzen aurrea hartzen.eta hirugarren. Egia esan, larunbatekoa ikaragarria izan zen neretzat: maila goreneko bi neskaren atzetik sartzea ametsa zen. Mila esker animoak ematera joan zineten lagun eta familiako guztiei!
Udaberri atarian, udaberriko lasterketa izan zen igandean, martxoak 18. Elgoibartik hainbat lagun joan ziren eta 10 kilometroko proban oso marka onak egin zituzten.
Atzo, martxoak 3, Eibarko duatloia izan zen. 5 kilometro korrika, 25 km bizikletan eta beste 2,5 kilometro korrika. Giro paregabea izan genuen probarako, baina eguraldi onak ez zituen bizikletako tarteko maldak eta gorabeherak arindu. Korrika galdutako denbora bizikletan berreskuratu genuen baina gogotik eman behar izan genien horretarako pedalei. Ikusten egon ziren lagun eta triatletek aipatu zigutenez mutiletan maila eta prestaketa bikaina egon zen atzo, korrika batez ere, oso partzial eta denbora onak egin zituzten. Eibarko proban Gipuzkoako sprint txapelketa ere jokatu zen. Lau lagun izan ginen Elgoibartik. Eskerrik asko animoak ematera joan zineten guztioi! Neskak (14 guztira):